XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

35. artikulua.- Mugaketa egiteko tramiteak

1.- Herri mendien mugaketa ondorengo urratsen arabera egingo da:

a) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeetako iragarki arbeletan mugaketari buruzko erabakia argitaratuko da.

Iragarki horretan, terreno mugakideen jabeei eta mugen neurketan parte hartzeko interesatuei aukeratutako lekura biltzera dei egingo zaie; ezagunak badira pertsonalki ere deituko zaie.

Bertara agertzen ez badira, mugaketa egiten segituko da, baina interesatuek nahi dutenean bertaratu ahal izango dute, nahiz eta horrek ez duen emandako urratsetan atzera egitea ekarriko.

b) Neurketaren zuzendari Baso Administrazioak izendatutako Mendi injineru bat izango da.

Perimetroaren lerroa urratuko da, behar diren zuinak jartzen, muga lerroak ezartzen eta zalantza edo ezadostasuna sortzen duten auzien behin-behineko nota hartzen.

Geroago erreklamazioa sor ditzaketen diferentziak konpontzearren interesatuak bat etortzera edo elkar aditzera iritsi daitezen saiatuko da injinerua, eta mugei buruzko gorabehera guztiak eta terreno mugakideen jabeek eta interesatuek adierazten dituzten adostasunak eta ezadostasunak jasoko ditu neurketako aktan.

Mugen neurketako aktak egunero sinatuko dituzte parte hartutako guztiek, eta ekarritako edozein agiri erantsi ahal izango zaio.

c) Neurketarako bakarrik balio izango dute Jabetza Erroldan jasotako jabari agiriek edo nahi diren terrenoen edukitza publikoa eta pakezkoa nagusi gisa gutxienez hogeita hamar urtetan izan dela egiaztatzen duten frogek.

d) Behin neurketa egin ondoren, espedientean jendaurrean erakutsiko da, hilabeteko epean erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen.

e) Foru Aldundiak, administrazio bideari amaiera ematen diola eta foru arau honen 28.2 artikuluan aipatzen diren edukitza ondorioak dituztela ebatziko ditu mugaketa espedienteak.

36. artikulua.- Mugarriak jartzea

1.- Mugarriak neurketarekin batera eta horren datuen arabera jarriko dira.

Mugarri-jartze hori behin-behinekoa izango da, espedientea behin-betiko ebaztean berretsi edo zuzendu arte.

37. artikulua.- Mugarriak berrikustea

1.- Udalek, batasunek, partzuegoek eta herri mendien titularrak diren gainerako elkarteek aldiro-aldiro berrikusi beharko dituzte beren mendi guztietako mugarriak, mendiak Katalogokoak izan ala ez izan.

2.- Aurreko zenbakian aipatzen den berrikuspena gutxienez lau urtean behin egingo da.

3.- Mugarrien berrikuspena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarriko da gutxienez hilabete lehenago, terreno mugakideen jabeek parte hartu eta egoki derizkieten erreklamazioak egin ahal izan ditzaten.

Halakorik bada, berrikuspenaren aktan jasoko dira.

38. artikulua.- Mugarrien berrikuspenaren agiriak

1.- Aktan honako zehaztasun hauek jasoko dira: